Sartu Anoetan eta ezagutu barrutik bertako gune enblematikoenetako batzuk: tunela, mitoen pasealekua, aldagelak, prentsa-aretoa, presidentetzaren palkoa eta ardotegia. Bisita Real Sociedadeko denda ofizialean amaituko da, eta Tourra egiten dutenek %5eko deskontua izango dute erosketetan.
Bizi ezazu Anoeta partida baino ordu batzuk lehenago eta ezagutu barrutik bertako gune enblematikoenak: tunela, mitoen pasealekua, aldagelak, prentsa-aretoa eta presidentetzaren palkoa. Gainera, jokalariak iritsi aurretik zelairako irteera-tunelean barrena ibili eta aulkian eseri ahal izango zara. Esperientzia Keler Espazioan amaituko da, zaleen ikuspegitik partidaren atarikoaz gozatzeko aukera ezin hobea eskainiz.